Proba bereziak / Pruebas especiales

2019. urteko V. Debabarrenako proba bereziak ondorengoak izango dira:

Las pruebas especiales del V. Raid Debabarrena del 2019 serán las siguientes: 

  • PE1: Jokoa/ juego. 1. sekzioa / Sección 1

Proba honetan ibilide zuzen bat egongo da, luzeera eta zabalera jakin bat eukiko duena. Ibilbideko punturik urrunenean makil bat egongo da. Hasiera puntutik, bertara joan eta makil horri, burua gerriko alturan eukita, 10 buelta eman beharko zaizkio. Ondoren, ibilbidetik irten gabe, berriro hasiera puntura bueltatu beharko da.

Probako puntuak eskuratuko dituzte denbora jakin batetik behera eta ibilbidetik irten gabe egiten duten taldeek. Partehartzaile guztiek egin beharko dute proba.

Ikus ondorengo bideoa probaren nundik norakoa hobeto ulertzeko:

https://www.youtube.com/watch?v=Oo0Ruu-ZH4A

En esta prueba habrá un recorrido lineal de detarminada longitud y anchura. En el punto más lejano habrá un palo. Desde el punto de salida de la prueba habrá que llegar hasta allí y darle 10 vueltas al palo con la cabeza a la altura de la cintura. A continuación, se deberá volver al punto de partida sin salirse del recorrido.

Los puntos de la prueba se consiguen completando el recorrido en menos de un tiempo determinado y sin salirse del recorrido. La prueba tendrán que hacerla todos los participantes.

Para hacerse una idea de la prueba, ver el siguiente vídeo:

https://www.youtube.com/watch?v=Oo0Ruu-ZH4A

  • PE2: Eskalada/ Escalada. 2. sekzioa / Sección 2

Bikoteko partaide bakar batek egingo du proba hau.

Bi eskalada ibilbide egongo dira. Lehena 4+ gradukoa izango da eta 2 punto emango ditu ondo egin ezkero proba. Bigarrena, 5 gradukoa izango da eta 3 punto emango ditu.

Kontutan hartu proba berezi honetan material espezifikoa beharko dela. (Ikus derrigorrezko materiala apartatua)

Esta prueba la realizará una única persona de la pareja.

Habrá 2 parades de escalada. La primera será de un grado 4+ y dará 2 puntos en caso de hacerse. La segunda es de grado 5 y dará 3 puntos.

Tened en cuenta que esta prueba requiere de material específico. (Mirar apartado de material obligatorio)

  • PE3: Espeleologia / Espeleología. 2. sekzioa / Sección 2

Proba berezi hau bigarren sekzioan egingo da. Bikoteko bi partaideek egin beharko dute. Koba balizatuta egongo da eta partaideek kobako sarreratik kobako rapela kokatuta dagoen lekura iritsi beharko dira. Rapela egin ostean, kobaren irteera topatu beharko dute eta behin hau eginda, antolakuntzako pertsona batek eukiko duen baliza pikatu ahalko dute. Behin kobatik irtenda, sarrera puntura bueltatu beharko dira, bizikletak hartu eta raidarekin jarraitzeko.

Kontutan hartu proba berezi honetan material espezifikoa beharko dela. (Ikus derrigorrezko materiala apartatua)

Esta prueba especial se encontrará en la sección 2. Lo realizarán las 2 personas de la pareja. Se debe seguir el balizado de la cueva y se llegará al lugar donde se encuentra el rápel dentro de la misma. Una vez realizado el rápel, la pareja deberá encontrar la salida de la cueva y una vez fuera, se podrá picar la baliza que tendrá un miembro de la organización. Después, se deberá volver a la entrada de la cueva, recoger la bicicleta y seguir adelante con el raid.

Tened en cuenta que esta prueba requiere de material específico. (Mirar apartado de material obligatorio)

  • PE4: Memorian eta geologiako ezagutzan oinarritutako jokoa/ Juego basado en la memoria y conocimiento geológico. 4. sekzioa / Sección 4

T2 trantsizioan 3 galdera egongo dira gogoan euki beharko direnak. Trekking sekzioan 3 puntu  egongo dira, non panel bana egongo den, egindako galderak erantzungo dituztenak. Bikoteek erantzunak gogoan euki eta trekking-a amaitzean antolakuntzako pertsona bati adierazi beharko diete erantzun zuzenak.

Boligrafoa eraman ahalko da bai galderak eta baita erantzunak apuntatzeko, baina antolatzaileei erantzuna ematerako orduan, ezingo zaio idatzitakoari begiratu.

En la transición T2, habrá 3 preguntas que los participantes deberán memorizar. En 3 puntos del trekking, habrá 3 paneles que tendrán la respuesta a las preguntas realizadas. La pareja, deberá memorizar la respuesta correcta a las preguntas y decírselas a la persona de la organización al finalizar el trekking.

Se podrá llevar un bolígrafo para apuntar tanto las preguntas como las respuestas, pero en cualquier caso, no se podrán consultar los apuntes cuando se respondan a la persona de la organización.

 

Advertisements