Proba bereziak / Pruebas especiales

2018. urteko IV. Debabarrenako proba bereziak ondorengoak izango dira:

Las pruebas especiales del IV. Raid Debabarrena del 2018 serán las siguientes: 

  • PE1: Argazki bidezko orientazioa / Orientación por fotos . 2. Sekzioa /  Sección 2

Proba berezi hau bigarren sekzioan egingo da. Bikoteak elkarrekin egin beharko du proba. Bizikletarekin ibilbide bat egin beharko da, antolakuntzak proba bereziaren irteera puntuan emandako dokumentu bat erabiliz. Dokumentuan, irteera puntutik, proba bereziko amaierara dauden bidegurutze denen argazkiak agertuko dira eta fletxa baten bitartez, hartu beharreko norantza egokia egongo da adierazita. Ibilbidean zehar bi baliza egongo dira, sportident pintzarekin markatu beharko direnak eta bi puntuko balioa eukiko dutenak. Behin proba berezi honen ibilbidea amaituta, sekzioarekin aurrera jarraitu ahalko da 2. sekzioko mapa erabilita.

Esta prueba especial se encontrará en la sección 2. Lo realizarán las 2 personas de la pareja. Se trata de realizar un recorrido en bici, utilizando un documento que entregará la organización en el punto de salida de la prueba. En el documento habrá fotos que indiquen todos los cruces desde el inicio hasta el final dentro del recorrido de la prueba especial y en cada foto, se indicará con una flecha la dirección correcta a tomar. Durante el recorrido habrá 2 balizas, de 2 puntos cada una, que habrá que picar con la pinza sportident. Una vez acabado el recorrido de la prueba especial, se podrá seguir con la sección 2 utilizando el mapa de la misma.

  • PE2: Espeleologia / Espeleología. 3. sekzioa / Sección 3

Bikoteko partaide bakar batek egingo du proba hau. Gainera, ezingo dira 6 lagun baino gehiago egon koba barruan eta bikote gehiago elkartu ezkero, zai egotea tokatu daiteke, baina ez dugu espero horrelakorik gertatzea.

3. sekzioan egin beharko da. Kobako sarrera eta irteera puntua berdina izango da. Proba honetan, koba amaieran dagoen baliza bat klikatu beharko da puntuak eskuratzeko. Sarrera eta koba amaiera artean desnibel negatiboa dago eta bertara iristeko, soka finko batzuk egongo dira laguntza moduan eta rapel bat egiteko beharra ere izango da. Ondorioz, kontutan hartu proba berezi honetan material espezifikoa beharko dela. (Ikus derrigorrezko materiala apartatua)

Esta prueba la realizará una única persona de la pareja. Además, no podrán estar al mismo tiempo más de 6 personas dentro de la cueva, por lo que si se juntasen más de 6 parejas en la entrada, podría tocar esperar, aunque esperamos que no sea así.

Esta prueba se podrá realizar en la sección 3. Es una cueva con entrada y salida en el mismo lugar. Se trata de clickar una baliza que se encontrará al final de la cueva. Entre la entrada y el final de la cueva hay desnivel negativo importante, por lo que habrá cuerdas fijas que ayuden a destrepar/trepar y también habrá un rápel dentro de la misma. Por tanto, tened en cuenta que esta prueba requiere de material específico. (Mirar apartado de material obligatorio)

  • PE3: Herri barruko orientazioa + trebetasuna / Orientación urbana + habilidad. 4. sekzioa /  Sección 4

Proba honetan bikotea banatu egingo da. Partaide batek herri barruko orientazio proba bat egin beharko du. Besteak, bizikleta trebetasun proba bat egin beharko du. Bi partaideek euren probak zuzen egin beharko dituzte puntuak eskuratzeko.

Herri barruko orientazioa: Antolakuntzak mapa bat entregatuko du eta herri barruan dauden 3 baliza klikatu beharko ditu bikoteko partaide batek eta proba hasi den lekura bueltatu.

Trebetasun proba: Bizikleta gainean, distantzia jakin batetik, baloi bati ostikoa eman beharko zaio eta porteria txiki baten gola sartu. 3 aldiz egin beharko da eta 3 gol sartu beharko dira proba gainditutzat emateko. Hutsegiteen arabera, puntuak eskuratu ahal izateko, ondorengo probak egin beharko dira:

  • Hust 1: lokotx bilketa
  • 2 huts: lokotx bilketa + saku lasterketa
  • 3 huts: lokotx bilketa + saku lasterketa + arraultza lasterketa

En esta prueba la pareja se separará. Uno de los miembros realizará una orientación urbana, mientras el otro realiza una prueba de habilidad en bicicleta. Para conseguir los puntos de la prueba, los 2 participantes deberán realizar sus pruebas con éxito.

Orientación urbana: Se dará un mapa con indicación de 3 balizas. Se deberá clickar las tres balizas y volver al punto de salida de la prueba.

Prueba de habilidad: Encima de la bicicleta, se tendrá que tirar a gol desde una distancia determinada a una portería pequeña. Se tirará 3 veces y para conseguir los puntos de la prueba se tendrán que meter los 3 tiros. Dependiendo de los fallos, se deberán realizar los siguientes ejercicios de penalización en caso de querer conseguir los puntos de la prueba:

  • 1 fallo: Recogida de mazorcas
  • 2 fallos: Recogida de mazorcas + carrera con saco
  • 3 fallos: Recogida de mazorcas + carrera con saco + carrera con huevo

 

Advertisements